Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goldatu, golda, goldatzen (orobat goldetu g.er.) 1 du ad goldeaz landu. ik laiatu.

Zaldi holandarra, lehengo baserritarrek goldatzeko erabiltzen zituzten haietakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.

Lur bera behin eta berriro goldatu, irauli, erein eta jorratuz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 118. orr.

Ez neukan lurra zerez goldatu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 476. orr.

Ordu gutxi batzuetan goldatu ditu bere sail guztiak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 199. orr.

Lur-sail oraindik goldatu gabeak lantzera behartuta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.

Petrusek ez du aski izango bere hektarea eta erditxoa betiko goldatzearekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.

Baserri zuri-zuriak ageri dira txukun goldatutako mendi-maldetan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 144. orr.

Lur gaina lantzez goldatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.

Jon Sarasuak eremu askotako lurrak goldetu izan ditu bere saiakera-testuekin.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 106. orr.

2 irud

Izerdiak ildo ñimiñoak goldatzen zizkidan lepoan eta galtzarbeetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goldatu eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus