Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goiztiarra zara? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 215. orr.
-Harritzekoa, zu hain goiztiarra izanik lo egotea -Adelak. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 50. orr.
Txirrindulari guziak goiztiarrak izanen dira, 7 orenetan da abiatzea. Herria 2001-05-17
Langile goiztiarrek beharrera alde egindakoan lotara etzaten nintzen pixka batean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 207. orr.
Goizeko lehenengo mezara zihoazen neskame goiztarrei begiratzen nien gelatik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 45. orr.
Okinekin batera, inguruetako obretako langileak, gudarosteko gudariak eta etxekoandre goiztiarrak ere joaten ziren iturri beretara. Askoren artean «Rataplan» - 38. orr.
Inguruko mahaietako bezero goiztiarrek ere. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 48. orr.
Oilar goiztiarrena. Berria - Kirola 2004-12-01
Goiztiar anitzen joan-etorria zen geltoki hartan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 89. orr.
Bostetan irten baikinen hoteletik tren goiztiar hartara iristeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.
Karakorum mendien gainak distirarazten zituen eguzki goiztiarrak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 171. orr.
Beharrik asteguna izaki eta halako ordu goiztiarretan ez nuen zertan Kristinarekin topatzeko beldurrez egon. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.
Aire goiztiarrak hartu zuen gela. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 137. orr.
Banatzaileen mugimendu goiztiarrak eguzkiaren lehen aharrausien artean sartu dira leihotik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 195. orr.
Krabelinak, ahuntz-prakak, arrosa goiztiarrak eta lobelia urdinak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.
Betetasun zantzu hunkigarria beti enara goiztarrena. Txillardegi «Putzu», 1999 - 81. orr.
Goiztiarrak bide dira Asia aldeko Errusiako neguak, eta arras hotzak ere bai. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.
Arratsaldeari amaiera sorpresaz eta abisurik gabe ematen dioten neguko gau goiztiar horietako bat zen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 133. orr.
Zahartzaro goiztiarraz arranguratzen nintzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.
Heriotza goiztiar horri esker. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 109. orr.
Garaipen goiztiar bat erdieste aldera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.
Ni neu ez naiz esperientzia goiztiarren aldekoa. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 147. orr.
Erditze goiztiarretarako inkubagailuak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.
Nire amak placenta praevia izan zuen -plazentaren askatze goiztiarra, alegia-. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 409. orr.
Emakume batek haur bat izan zuen Bilboko ospital batean, baina hura goiztiarra izan, eta gaixo samar jaioa izaki [...]. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 269. orr.
Gainera, eiakulazio goiztiarra zuen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.
Menopausia goiztiarra dutenek ugalkortasuna berreskuratzeko teknika. Berria - Gaiak 2004-03-10
Gaixotasunaren fase goiztiarrenetan. Berria - Gaiak 2004-12-02
Diagnostiko goiztiarrari esker. Berria - Gaiak 2004-10-15
Tratamendu goiztiarra askoz eraginkorragoa da umeetan pertsona helduetan baino. Berria - Gaiak 2004-12-02
Estimulazio goiztiarrari buruzko ikastaroa. Berria - Kultura 2004-06-15
Birus eta Segurtasun Informatikoari buruzko Espainiako Alerta Goiztiarreko Zentroak. Berria - Gaiak 2004-01-21
Beste euskal haur goiztiar batek, Jesus Guridik, emanaldi bat eskaintzen du Bellas Artes Antzokian. Askoren artean «Rataplan» - 106. orr.
Poema hura bokazio poetiko goiztiar baten seinaletzat hartu zuten etxean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 37. orr.
Haur donostiar bat, Jose Maria Usandizaga, pianista goiztiarra Kasinoan. Askoren artean «Rataplan» - 106. orr.
Matematika astronomikoen aplikazio harrigarriak eragin zituen egipziakoa, babilonikoa eta maiena bezalako gizarte goiztiarretan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
alerta goiztiarreko (3); boto goiztiarra (4); diagnostiko goiztiarra (4); diagnostiko goiztiarrerako (4); eguzki goiztiarrak (3); eiakulazio goiztiarra (7); eta goiztiarra (4); fase goiztiarrean (5); goiztiar bat (8); goiztiar batek (4); goiztiar eta (3); goiztiar horrek (3); goiztiarra da (3); goiztiarra izan (8); goiztiarrak eta (4); hain goiztiarra (4); heriotza goiztiarra (9); heriotza goiztiarrak (5); menopausia goiztiarra (4); minbiziaren diagnostiko goiztiarrerako (3)