Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goizero (orobat goizoro) 1 adlag goiz guztietan. ik goiz2 8.

Gure aita ur hotzarekin dutxatzen zen goizero.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 46. orr.

Goizero, arratsaldeko ordu biak arte, filosofia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 12. orr.

Garbitu iezazkiozu goizero belarriak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.

Idazkariak kafesnea ekarri dio goizero bezala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 145. orr.

Neure senar gizajoa galdu nuenetik, goizero joaten naiz merkatu nagusira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

Goizero, argitu orduko, txangurro, karakoil, txirla, muskulu, lanperna eta arroka inguruan bizi diren edozein izakiren bila abiatzen ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 216. orr.

Goizero hamarrak aldean aita etortzen zitzaiola adierazi zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 99. orr.

Bulegariak erantzun bera ematen zion goizero doktoreari, eta goizetik goizera tristeago eta adore gabeago itzultzen zen hura etxera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 61. orr.

Ia goizero joaten nintzen hara.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

Etxe honetatik joaten dira, goizoro, posta etxera gutunen bila, hiru bat laurden lekoako bidea eginez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 116. orr.

2 goizeroko izlag

Goizeroko posta zen, harentzat, egunaren gailurra. Goizeroko ohe harrotuaren mapan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 30. orr.

Bazirudien goizeroko argiaren sekretua zekarrela buruan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.

Bere semeak egunero zeukan ikusmena bereganatu nahi du, haren goizeroko (edo gaueroko) ikusmina sentitu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 51. orr.

Amonak goizerokoa gogoratu dio Agustini.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 231. orr.

3 goizero-goizero

Eta goizero-goizero harritzen zen bulego mehar hartako besaulki hartan bere burua topatzen zuenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Goizero-goizero ordu bat edo bi ematen zituen pistolaz edo karabinaz tiroan trebatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 185. orr.

Goizero-goizero gertatzen zen hori.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.

Goizero-goizero tronpeta jo eta jo.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 175. orr.

· Ez da jadanik paseatzen, erdi biluzik, ohetik bainugelaraino, goizero, goizero.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da goizero (4); du goizero (6); eta goizero (25); eta goizero goizero (9); eta goizeroko (3); goizero agurtzen (3); goizero bezala (14); goizero egiten (8); goizero eta (7); goizero eta arratsaldero (3); goizero goizero (29); goizero joaten (9); goizero joaten zen (4); goizero ordu (4); ia goizero (4); nintzen goizero (4); nuen goizero (3); zen goizero (6); ziren goizero (4); zuen goizero (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus