Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goizerdi (ETCn 46 agerraldi; orobat goiz erdi ETCn 266 agerraldi) iz goizaren erdia.

Goiz erdia zen; haizeak gogor jotzen zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 147. orr.

Goizerdi aldera iritsi zen zaldizko batzuekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 107. orr.

Goizerdi aldera edo, eguerdi inguruan, han hasten da gandu fin baten antzeko mintz xare bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 487. orr.

Goiz erdian etorri da doktorea ohiko bisita egitera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 45. orr.

Sasoi hartan, lehenago jaikitzeko aski indarrik ez eta, ohean geratzen zen goiz erdira arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 127. orr.

Udako goizerdi batean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 95. orr.

Goiz erdiko eguzki-izpiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 248. orr.

Ithurbidetiarren etxaldera iritsi ziren goiz erditsutan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 209. orr.

Goiz erditsutaraino, jende gutixko, gero jin da haatik polliki.  Herria   2003-04-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goizerdi aldera (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus