Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badira goizalba garbi dotore askoak apirilean bertan ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.
Goiz-alba urratzen ari zela erretiratu ginen, Anghiosek seinalatu zizkigun logeletara. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 335. orr.
Ehiztariak, berriz, gustura, noiz argituko, zain eta urduri... dinbi-danba, pum eta pum, goizalba esnatzerako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.
Goizalbaren lehen argi ubelak laster hasiko ziren txintaka ekaitz gero eta goitiagoaren adarretan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 68. orr.
Azken goiz-albaren hurbiltasunaren susmoak beldurtu egiten zuen gaixoa. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 137. orr.
Biharamun goizalban. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 164. orr.
Goiz albako argiak zeruan gora egin ahala. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 173. orr.
Goizalbako hozkirriari aurre egiten zieten denek. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.
Zeinen isiltasun arrotz eta izugarria, goiz-albako ordu gris eta ke koloreko horretan! Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 62. orr.