Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goiz1 adlag egunaren lehen orduetan; ordu edo garai ohikoa edo seinalatua baino lehen. (ikus beheko konbinatorian goiz adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
1 goiz ala berandu (4 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean)

Goiz ala berandu Varela kapitainaren hiltzaileak hutsegite bat egingo du.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 68. orr.

Eta, egia esan, goiz ala berandu beti jasotzen zuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 17. orr.

2 goiz ala berant (13 agerraldi, 5 liburu eta 3 artikulutan) goiz ala berandu.

-Goiz ala berant, denek ikasten diagu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

Eta badakit, goiz ala berant aitortu beharko diodala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.

3 goiz edo berandu (32 agerraldi, 19 liburu eta 10 artikulutan)

Nortasunaren gidagailua okertuta badu, pertsona batek nahi eta ez, goiz edo berandu, bazterra joko du.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 47. orr.

Eta guk bagenekien, ordurako, era batean zein bestean, goiz edo berandu, zuzen-zuzen eroriko ginela.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 36. orr.

Batzuetan, beldurrak hartzen ninduen, goiz edo berandu, astakeria zerbait eginen nuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.

4 goiz edo berant (48 agerraldi, 14 liburu eta 19 artikulutan) goiz edo berandu.

Holako beroen ondotik, goiz edo berant ortziak jiten direla eta frangotan ortzi bortitzak.  Herria   2003-08-14

Dena den, goiz edo berant, arazoa beharko zuen trenkatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 90. orr.

Nazio berantiar horien eta gu bezalako herri xumeen aldia ere, goiz edo berant, etorriko dela noizbait.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 78. orr.

Abuztuko larunbat horretan ere banekien goiz edo berant neska izanen nuela buruz buru.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.

-Ni segur naiz goiz edo berant hori gertatuko dela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aski goiz (88); aski goiz etortzea (4); aski goiz jakin (7); atzo goiz (7); bihar goiz (11); bihar goiz jaiki (4); biharamunean goiz (5); goiz abiatu (8); goiz afaldu (5); goiz ala berandu (4); goiz ala berant (13); goiz alde egin (4); goiz altxatu (6); goiz arte (8); goiz atera (8); goiz da (86); goiz da jakiteko (4); goiz da oraindik (16); goiz deitu (4); goiz edo berandu (33); goiz edo berant (50); goiz egin (7); goiz esnatu (20); goiz esnatu zen (6); goiz etorri (8); goiz etorriko (4); goiz etortzea (4); goiz etxeratzen (4); goiz hasi (12); goiz hasten (11); goiz ikusi (4); goiz iritsi (6); goiz irten (10); goiz irten zen (4); goiz itzuli (5); goiz izan (7); goiz izango (4); goiz jaiki (96); goiz jaiki zen (16); goiz jaikirik (12); goiz jaikita (9); goiz jaikitzea (5); goiz jaikitzen (20); goiz jaikitzen zen (7); goiz jakin (7); goiz jeikirik (6); goiz joan (15); goiz joan zen (4); goiz joango (4); goiz joaten (7); goiz oheratu (9); goiz samar (20); goiz xamar (4); goiz zela (6); goiz zen (16); goiz zen oraindik (4)

egiteko goizegi (6); esateko goizegi (9); esateko goizegi dela (7); gero eta goizago (11); goizago edo beranduago (6); goizago hasi (4); goizago hasten (4); goizago jaiki (4); goizago jaikitzen (4); goizean oso goiz (4); goizegi da oraindik (10); goizegi dela esan (5); goizegi galdu (4); goizegi heldu (5); goizegi hil (4); goizegi iritsi (11); goizegi izan (4); goizegi zen (16); hain goiz (68); horren goiz (16); inoiz baino goizago (6); izateko bezain goiz (4); jakiteko goizegi (4); jin aski goiz (5); nahiko goiz (5); neguko goiz (13); nintzen goiz (9); non goiz (4); nuen goiz (8); ohi baino goizago (8); oraindik goiz da (22); oraindik goiz dela (6); oraindik goizegi (8); oraindik goizegi da (4); oso goiz (88); oso goiz da (9); oso goiz esnatu (5); oso goiz hasten (8); oso goiz jaiki (5); sobera goiz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus