Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehen harremanean solaskidearena baino goragoko maila bat zeuretzea edo zeuretzat irabaztea komeni da: ezarian irabazi, hala ere, onez onean, hura uxatu edo eta nabarmenegi goitu gabe. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 253. orr.
Izuerditan hasi zen gero eta gorriago, goitu egin zitzaizkion odolak eta tunpalahara erori zen pultsuak saltatuta. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 228. orr.
Bide horren egiteko lau oren behar da, ttoko-ttoko ebiltez, eta 770 metrako petigora bat goitzekoa da, gogorrena ürrentzean delarik. Herria 2004-05-27
Harrizko karratu handia lurrezko hesi batek goitua, oraindik ere zutik han eta hemen, belarrak estalia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 150. orr.