Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Manuel Sarasa Gonzalez, goitizenez "Manolo Potzolo", goitizenez "Kalpar-latz", goitizenez "Sagarroi", gutartean diagu berriz, eta ezetz jakin zertan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.
Ezizena esaten diote batzuek beste batzuek goitizena, izengoitia edo gaitzizena esaten diotenari. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 80. orr.
Van Daan andrearen maite goitizena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 112. orr.
Goitizen eta gaitzizenetara emanak gara gu denok. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 17. orr.
Goitizen atsegina zen, gizon zintzo batena zirudien. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 188. orr.
Burla-izen eta goitizen sentitu bainuen betidanik Golubtxik izen hori. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.
Leungarri eta goitizenik gabe aipatzen zuen gaitza, astrozitoma gaizto bat nuen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.
Olagarro jarriko zion goitizena emazteak eritasunari, haren ankerkeria eramangarriago egite aldera. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 21. orr.
Hortik Herbeheretarren mendia goitizena. Berria - Kirola 2004-07-21
Moskuko egunkari batek Burdinazko andrea goitizena jarri zion. Berria - Mundua 2004-05-04
Josefinak ez zuen bere senarrari ematen genion goitizena maite. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.
Goitizenez ezagutzen ditugun bertsolariak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 54. orr.
Martaren goitizena zen, aspaldi erabiltzen ez bazuen ere. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 77. orr.
Ziotenez, hogei bat goitizen desberdin erabili zituen bizitzan zehar. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 172. orr.
bere goitizena (3); eta goitizen (3); goitizen bat (5); goitizen hori (5); goitizena hartu (3); goitizena jarri (7); goitizena jarri zioten (3); goitizena zuen (4); goitizenez ezagutzen (3); goitizenez manolo (5); goitizenez manolo potzolo (5); goitizenez sagarroi (5); maite goitizena (3)