Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikusiz urak zirurikan ari zirela goititzen, joan zen gaineko estaiara. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.
Kristinaren mintzoa maila batez goititu zen xamurtasunaren eskalan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.
Begiak goititu zituen, etorri eske-edo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.
Burua goititu nuen paperetatik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.
Kristinak besoak goititu zituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.
Anselmori galdetu zion, baina honek sorbaldak goititu zituen besterik gabe. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 180. orr.
Jakako lepoak goititu nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 403. orr.
Ahotsa goititu zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.
Mendian arima goititu egiten da, bihotza osatu. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.
Sartze honetan, haur kopurua 14etatik 38tara goititu da. Herria 2003-10-23
Batek prezioa goititu nahiz, besteak apalarazi, ez zen errex akomeatzea edo adostea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.
Inflazioa goitituz eta interes-tasak oso gora bultzatuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.
Urte sari hori ehuneko hamazazpian goititua dugu. Herria 2004-07-15
Haurren kopurua oxka batez goititu da aurten. Herria 2003-09-25
Behi haragiaren saltzeak % 18ez goititu. Herria 2002-09-26
Saltegi handien afera xifrea % 2-ez goititu da. Herria 2003-03-20
Batek zion 5 punduz goititu zela eza eta, egun berean beste batek agertzen zuen 4 punduz beheititu zela eza. Herria 2005-04-28
Gure gixonkasta ohoratzen eta bere goien graduraino goititzen duen ezaugarritzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.
· Plaza hori, orai den bezala, "Zaharrer-Segi" pilota batzorde berriak, goititu zian, 1924ean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 32. orr.
Portuko garabi goitituenetik eroritako xafla ebakitzailea. salgaien produkzio goitituak nork erosia izan zezan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 192. orr.
Patrikako erlojuaren ordua unibertsitateko ordulariaren biribil goitituarenarekin alderatu ondoren. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.
Orduan eskaleak hezur-mami ditiagu, eta monarkak eta heroi goitituak eskaleen itzal huts. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 91. orr.
batez goititu (4); begiak goititu (3); burua goititu (7); ez goititu (4); ezpata goititu (3); goititu da (8); goititu dira (4); goititu dituzte (3); goititu eta (5); goititu nituen (7); goititu nuen (10); goititu zituen (7); goititu zitzaion (3); goititu zuen (10); goititzen ari (3); goititzen da (3); goititzen zen (3); kopurua goititu (3); kopurua goitituz (3); sorbaldak goititu (5)