Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
goitikatu, goitika(tu), goitikatzen du ad goitika egin, goitika bota.
Ur berde nazkarria goitikatu nuen gorpu gozogabearen gainean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 26. orr.
Ke beltza goitikatzen zuen arratseko airera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 355. orr.
Mendiak goitikaturiko suzko uholdeak iparraldeko eta mendebaldeko aldapetan behera amildu ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 272. orr.
Zer goitikatu zuen zeru goienak? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.