Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goitibeheiti (ETCn 17 agerraldi; orobat goitibehiti g.er. eta goiti(-)beheiti ETCn 423 agerraldi) 1 adlag gorabehera.

Parraxal lehorren bat goitibehiti, hortzak erakutsiko dizkiogu elkarri, kortesiak agintzen duen lege berrira, han edo hemen elkarrekin topo egitean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 18. orr.

Janzkera goiti-beheiti, hogei urte lehenagokoak izan zitezkeen, beren hartan harri bihurtuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.

Denbora poxi bat goiti-beheiti, lan asurti zerbait kausituko zuela orobat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 108. orr.

• 2 iz pl gorabeherak.

Bidea patartsu, bere goitibeheiti etengabekoekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Baina bizpahiru kilometroz edo bidearen goiti beheitiek olatu uhinduaren goxoarekin eramaten gintuzten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

Laneko goiti-beheitiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.

Zenbait urte geroago, Parisko Gortean antzerki lan bat ikusiko nuen lehen aldiz, eta orduan, arizaleen jardunak, haien bozaren goiti-beheitiek bereziki, gogora ekarriko zidaten Zalgizeren irakurraldia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.

3 gutxi goitibeheiti gutxi gorabehera.

Eta gauza bera gertatzen da beste animaliekin ere, gene motetan denak, gutxi goiti beheiti, denak bat baikatoz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 95. orr.

Badira diosalak galderen ordezko baizik ez direnak, eta ordukoa garbi zegoen: "nor deabru zaitut eta nora demonio zoazkit?", guti goiti-beheiti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.

Gutxi goitibehiti orain bi mila urte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goiti beheiti (109); goiti beheiti higitzen (7); goiti beheitiak (19); goiti beheitiez (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus