Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzkiak iresten eta jasotzen dituen bezala zokoetako ezetasunak, era berean Jainkoak, bere goitasunetik, izpiritua Beregana erakartzen du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.
Beren goitasunak berak herriaren ergelkeria arruntaren maila baino goragoko bakartasunean bakantzen dituen buru argi guztiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 66. orr.
Ez dakigun gerta goitasuna behekoen artean bilatzeagatik, goikoen ordez behekoekin gu gelditzea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 203. orr.
Itxura izugarri haren erruduna ez zen horrenbeste aurpegi iharra, edo begi beltz irtenak, bere batatxo berdexka hura baizik; izan ere, abitu marroi luzea kenduta, gorputza ez ezik bere lehengo duintasun eta goitasuna ere biluzi egin zizkiotela ematen zuen, erlijio-gizonaren aurazko itzala galduta gizaki soil, zahar eta gupidagarri bihurturik. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.
Oi goitasun miragarria eta beheratze harrigarria! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.
Behin, anai Junipero jaiera handiz meza entzuten ari zen bitartean, espirituzko goitasunak hartua geratu zen luzaro. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1061. orr.
Halako goitasun aire batez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 368. orr.
zure goitasuna (3)