Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzkiaren goiera neurtzeko atondu nuen astrolabioa, horrexetarako da-eta. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 38. orr.
Esparruaren beste muturrean, goiera neurtzeko gailu bat dago zutik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 211. orr.
Haiek bai harmaila malkartsuak, zabaleraz eta goieraz juxtu behar lukeenaren alderantziz eginak, edonori arnasa itotzeko ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.
Hemen 2.000 metroko goieran, Mexikon 4.000koan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.
-Ba al dakik zenbateko goiera duan? Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.
Zubia egitera zihoazen, bi goieratik batera hasita, hauek ibaiaren alde honetatik, haiek bestetik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.