Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goien (orobat goihen g.er.) 1 izond gorena.

Busturiako lur goienetan barrena abiatu zirenetik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 103. orr.

Eguzkia zeru goienean dago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

Maiestatearen eskuinaldean eseria dago zeru goienetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.

Serafin bat ikusi zuen zeru goienetik jaisten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.

Zeru Goienetako Arkitekto Nagusia.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 90. orr.

Ikusten irudia zer denbora laburrean jausten den eter goienetik lur barrenera?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 245. orr.

Pasatuz beheko errejistroetatik goienetaraino, akatsik gabe.  Berria - Kultura   2004-05-15

Bere helmuga goiena gizakia izan arren.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 40. orr.

Zerua da goiena, lurra behekoena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.

Robespierrek inposatu zuen "Etre suprême"edo Izaki Goienaren besta ospatu zuten ziburutarrak arras guti izan ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.

Ez zen dohaina, axolagabetasun goiena baizik, nortasun falta erabatekoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 270. orr.

• 2 izlag

Ekintza estetiko baten goien gradua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 68. orr.

Gure gixonkasta ohoratzen eta bere goien graduraino goititzen duen ezaugarritzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

Bitxia eta berezia da nehon berezirik bada, eta goien gradura eramaten du Pasaiako etxeen ezaugarri bikoitza.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.

Bush seme hupatu delarik goien alkira, berriz agertu da Wolfowitz eta bereziki irailaren 11-aren ondotik.  Herria   2003-03-20

Goihen edo goren lekuan zelakotz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 14. orr.

Larunbat 20an Goien mailekoak Landesetan (Saubusse) bi partida 5 orenetan.  Herria   2001-01-18

Bi apez gazte dira (34 urte) Frantziarat jinak beren erlisioneko ixtudioen aintzinatzeko bat dretxo katolikoan, bertzea Biblian Tolosako goihen eskolan.  Herria   2005-01-20

• 3 iz goien aldea.

Hala ere, goienera jasotzeko balio dute.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 95. orr.

Emakume bat zegoen eskaileren lehen mailadiaren ia goienean zutik, ilunpetan hura ere.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 311. orr.

Eta segidan azken eguzki-errainua etxe-goienetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 261. orr.

Artoa bere goienera eta ilargia bere lodienera heldu arte.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 300. orr.

4 goienen goiena.

Hemen dago gauzarik goienena, ezerk gainditzen ez duena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 99. orr.

Dohainik bikainenak eta goienenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.

5 goien-goien

Goien-goieneko subiranoa, gauza guztien gainekoa, bere mendekoen bizitzak eta ondasunak bere erara erabiltzen dituena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 271. orr.

Goien-goieneko zoriontasunez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 84. orr.

6 goiena jo/lortu

Uste izanez goiena jo dutela, egoera bikainean daudela. Baina, goiena lortu zuenean, haren hegaletako luma artean ezkutatutako birigarroak egin zuela oraindik ere gorago.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 108. orr.

7 goieneko/goiengo izlag

Goieneko alde horietara.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 234. orr.

Goieneko mailara jasorik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.

Hantxe zegoen Joselu, eskailerako goieneko mailan jesarrita.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 34. orr.

Egiaren goieneko mailara iritsi nahi dutenek.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.

Kontenplazioaren goieneko gailurretara igo zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 752. orr.

Maila hau, hala ere, oso urruti dago goieneko hartatik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 117. orr.

Edozein mailatan datzala, behenekoan, goienekoan, erdikoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

Parabolaren goiengo puntuan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.

Goiengoa ez da gainditua izan, Pasai San Pedrokoek beti bere daukate, duela bederatzi urte irabazirik 20 minuta eta zortzi segunduz eginik hiru joan-jinak.  Herria   2001-07-05

Tolosan, 44 grado itzalean, aro ikertzaleek hori daukate goiengo bezala.  Herria   2003-08-14

Hango maiatzeko goiengoa 33 gradu da, Bilbokoa baino 2 gradu apalago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zeru goienetan (4); zeru goienetik (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus