Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hegoaldeko lautadak eta basamortu mugarik gabeetako eguzkia zituzten solasgai, haien aipamenak eguraldiaren goibeltasuna arinduko zielakoan-edo. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.
Bidaia bat egitea hainbat probintziatan barrena; agian, goibeltasuna sendatuko zidak horrek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 446. orr.
Goibeltasun izugarri eta itxaropenik gabearen har aseezina bihotzaren alboan kiribildu zitzaion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 523. orr.
Gogoaren goibeltasun irtenbide gabea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.
Parean den mendi ilun handia goibeltasunez inguratua da. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 148. orr.
Goibeltasunez busti-busti eginda dagoen tristura latz eta ilun baten istorioa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 248. orr.
Gizonak goibeltasunez josi irri bat egin zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 175. orr.
Zanpez eraso nauen haizeak eta ere eremu honek sortarazi goibeltasunak uzkurtu naute, kasik izitu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.
Nire denborako lehen hilotzak ikusi nituen orduan, puzturik eta moreturik, bi gazte eta mutikoa, ni baino zaharxeagoa, eta goibeltasunaren doinua haragi-haragian txertatu zitzaidan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.
Burumakur eta eskuak gabardinako poltsikoetan sartuta, goibeltasun nota hits bat jartzen zuten Argiaren Hiriko espaloi jendetsuetan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 90. orr.
Baina kontakizun haiek entzuteak halako goibeltasun sentsazioa sortzen du gugan. Berria - Kultura 2004-04-18
Usher Etxearen ahalmen goibeltasun-eragilea aldatzeko. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.
eta goibeltasun (7); halako goibeltasun (3)