Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
goibeldura iz ilunpea; iluntasuna.
Galerna aurreko goibelduran estiborreko seinaleak argitu balu bezala gorritu zen Huck. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 130. orr.
Anak berak arindu zidan irabazitakoa galdu gabe nola jokatu asmatzeko lana: haren irriñoak istant bat lehenagoko goibeldura ahantzaraztea zuen helburu garbia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.
Erakusteko euskaldunen elkartasuna eta borrokak, goibeldurak eta amodioak... Herria 2001-03-22
Parton ospetsuaren K7a andeatzeak ematen zidan goibelduraz gain. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 208. orr.
Bob Marleyren ahots etenak Laura Paussiniren goibeldurak baino gehiago iraunen duela musikaren historian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 99. orr.