Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goibelaldi iz zerbait edo norbait goibel dagoen aldia.

Baina, eguraldi hemengoa, gure azal honetakoa nola portatuko ote den? hori, auskalo! Batean goibelaldia, bestean txurialdia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 234. orr.

Etxera itzultzean, ordea, berriro hartu zuen goibelaldiak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 168. orr.

Zerikusiren bat izan behar zuen azken aldiko goibelaldi horrekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 69. orr.

Atzeraldia, moteltzea, finantza merkatuen goibelaldi orokorra, langabeziaren areagotzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 320. orr.

Gizonaren loak egunaren goibelaldia zuen abaro.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus