Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goibel dago eguna. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 79. orr.
Eguna ez zen ez eguzkitsua ez goibela, ezpada gris argia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.
Goiztiria goibel agertu zen eta lanbroak herria estaltzen zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 165. orr.
Arrastiri goibel baina, hala ere, epel hartan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 34. orr.
Hotza eta goibela zegoen gaua. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 169. orr.
Ezin du burutik kendu, hala nola udazkeneko eguraldi goibel euritsua ezin duen eguzkiak mendean hartu. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 31. orr.
Elur fin-fina erortzen zen zeru goibeletik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.
Tente dago Sainte-Cécile elizaren masa zuri ikaragarria: klarionaren zuria zeru goibelean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.
· Washingtonen oso giro goibela dago azaroan egitekoak diren presidentetzarako bozen inguruan. Berria - Mundua 2004-05-26
Eta aita, gizon alaia zen?, edo goibela, iraila azken egunetan bezala? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.
Iragana sorgin goibela da. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 82. orr.
Helen emakume mardul bat da, itxura goibelekoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 80. orr.
Aurpegi bihurrituak, goibelak, kexatiak, amorruzkoak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.
Aurpegi goibel eta hildako hauek guztiak ikaratu, makurtu egin ziren marmarka, argi biziegi batek itsutuak bezala. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.
Gogoratzen dut, begitartea goibel, indiar jitekoa aurpegia, urruna guztiz ere, zigarroaren atzean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 85. orr.
Guk hain bizi eta alegera ikusi izan diogun behakoa goibela eta eroria zuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 395. orr.
Kartera hartzearekin irribarre goibela egin zuen agenteak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 171. orr.
Pentsatu beharrean kontsignak goraki errepikarazten dizkizuten talde goibeletan bezala. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.
Amets goibeletan murgilarazteko. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 163. orr.
Aitaren oihu eta aiene goibelak entzunik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.
Agur goibel bat egin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.
Haize firrindari baten intziriaren gisako ahots goibel dardartiaz. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 159. orr.
Katuren baten marraka goibelak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 449. orr.
Pieza hau ikusgarri landua dago Karlos V.aren gustu goibel eta dotorearekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 169. orr.
Olatu goibel berberak lehertzen ikustea asterik aste. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 12. orr.
Euri-usaina zerion ilunabarrari, hodei goibelez zegoen zerua belzturik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.
Euri azpian ez zegok gauza goibelagorik Hollywoodeko palmondo bat baino. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 101. orr.
Eguzkiaz haruzko lurralde goibelen batetik etorriak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 87. orr.
Edertasun goibel bat bada ere. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 17. orr.
Kanten etika goibela eta iluna da. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 64. orr.
Eta indar goibel batek bultzaturik bideetan nabil. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 212. orr.
Tabako zaharmindu usain goibel bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.
Olio usain goibela zerion metroaren heste-sailetan urtzeko ordua hurbildu zitzaidan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 62. orr.
Etxe goibelaren behe guztia hartzen duen tabernan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.
Damuaren errezel goibelak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.
Bizitzaren alderdi goibela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.
Xehetasun goibel horiek ez zaizkigu interesatzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 267. orr.
Kolore griseko etxebizitza handiek osatzen zuten paisaia goibela. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 51. orr.
Trenera igotzeko garaia ailegatu zain nagoen une goibel hau. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 284. orr.
Baina goiz hartan zerua goibel esnatu zen Zarautzen. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 168. orr.
Pavese berriki etorria zen konfinamendutik eta oso goibel zegoen, amodio-desengainu bat jasan zuelako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 162. orr.
Gure ondoan eseri zen goibel, eta gerrari buruzko azken berriak banan-banan aletzen hasi zitzaigun. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 87. orr.
Ondoko egunetan jendaurrean burumakur, goibel eta samindurik agertzea. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 66. orr.
Baina Harry ez zen horretara ausartzen, Hagrid orain hain goibel eta izuturik ikusita. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.
-Oraindino ez -erantzun zion Hagridek, goibel, trago handi bat eginez pitxer hartatik-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 101. orr.
-Bai -esan zuen Harryk, goibel-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.
Lupinek baiezkoa egin zion goibel. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 155. orr.
Gero eta goibelago zegoen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.
Argi-estalkiekiko lanparek eta hormetan eskegitako margo-lanek [...] gozatzen dute lekuaren goibela. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 169. orr.
Arrai sentitu nintzen neure goibelean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 216. orr.
Idazten dudana ez dut ulertzen, ezta neure burua ere, euri hau bere goibelean. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 18. orr.
Lehen aldikotz elgarren ezagutzak egiten baititugu gau huntan eta segur niz zeruko izar guziak, goibelen gibelean gorderik badaude ere, loriaturik daudela guri beha. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 91. orr.
Nire ustez, Itzalak-ek duen desberdintasunik handiena da aurrekoak baino goibelxeagoa dela. Berria - Kultura 2004-10-23
ahots goibel (3); arras goibel (4); aurpegi goibel (4); aurpegi goibel eta (3); begitartea goibel (3); bezain goibel (4); egun goibel (4); erabat goibel (3); eta goibel (42); goibel antzean (4); goibel bat (16); goibel batean (5); goibel baten (3); goibel dago (7); goibel egoteko (3); goibel egoten (3); goibel eta (58); goibel eta haserre (3); goibel eta kopetilun (4); goibel haiek (3); goibel hura (5); goibel ibili (4); goibel jarri (6); goibel jarri zen (5); goibel jartzen (4); goibel samar (9); goibel zegoen (7); hagridek goibel (4); hain goibel (6); harryk goibel (6); oso goibel (5); triste eta goibel (3); zerua goibel (8); zion hagridek goibel (3); zuen goibel (7)
are goibelago (3); baino goibelago (5); eta goibela (17); eta goibelago (5); eta goibelak (3); ezin goibelago (4); goibela da (4); goibela egin (5); goibela egin zuen (5); goibela eta (8); goibela izan (5); goibela zen (4); goibelago zegoen (3); goibelez esan (3); historiarik goibelena (3); irribarre goibela (6); irribarre goibela egin (5); ohi baino goibelago (3); zeru goibela (4)