Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goialde (297 agerraldi, 100 liburu eta 76 artikulutan; ETCn 2.933 agerraldi; orobat goi alde 48 agerraldi, 17 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 213 agerraldi eta goikalde 8 agerraldi, liburu 1 eta 7 artikulutan; ETCn 146 agerraldi) 1 iz goiko aldea.

Kontatu zuen ere nola egon ohi zen Royal zaharreko goialdea, goraino beteta, [...] eta nola goialdeko mutilek, batzuetan, gogo-berotasunaren beroz, prima donna handiren baten kotxeko zaldiak askatu eta berek eramaten zuten [italiar tenore bat ] kalez kale hoteleraino.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 296. orr.

Elurrak, bere isurian, gutun baten goialdea tolestu zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 67. orr.

Nengoen lekutik, ongi sumatzen nuen Honoré bizi zen dorrearen goialdea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 60. orr.

Ojigbwa tribua oso hedatua zen, Kanadako Erdi-mendebaldearen goialdea eta ekialde eta erdialdea zituen bizileku.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 303. orr.

Goialdean, enplegatu batzuk zeuden eserita, beren kontu liburuetan idazten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Bi soldaduk estadioko goialdean zegoen kabina batera eraman zuten.  Berria - Mundua   2004-12-11

Ama eskaileraren goialdean azaldu zen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 11. orr.

Han goian, ezpondaren goialdean gelditu zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 238. orr.

Bizimodua ateratzeko, frantses eskola bat ematen zuen goizean goiz Miromesnil kalearen goialdean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 350. orr.

Haize pittin bat dabil mendiaren goialdean, eguzkiaren beroa biguntzen duena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Eibar sailkapenaren goialdean kokatu da merezimendu osoz.  Berria - Kirola   2004-10-10

Jenisei ibaiaren goialdetik bidalitako txalupak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 374. orr.

Etxearen goialdeko eskailera-buru isil batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 235. orr.

Goialdeko terraza lauan bi bandera mugitzen ziren haize nagian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 269. orr.

Etxeko goialdeko gela ez askoz alaiagoetara abiatu ginen, neka-neka eginda.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.

Jendea isil-isilik zegoen goialdeko leihoetara beha.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Kurtsorea pantailaren goialdeko laugarren leihatilaraino gidatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

Bartzelonako goialdeko kafetegi zahar batean gaude.  Berria - Kultura   2004-12-14

Manhattan goialdeko familia aberats baten sortua zen Daphne Abdela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 47. orr.

Ubelduz josia nintzen orduan, baina bularraren goialdekoa ez zen desagertzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 37. orr.

Ez zen han gertatu ez agerkunde mistikorik, ez goialdeetako estasirik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 183. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Handik itzultzean oihuka etorri zen kale goialdetik etxeraino.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.

Aberastasunak goititu baditu ere sorkuraz ez zegokien gizarte goialde aristokratikora.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten goialdean (5); eta goialdean (3); goialde horretan (3); goialdean daude (4); sailkapenaren goialdean (5); sailkapeneko goialdean (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus