Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gohaindura iz ipar goragalea, nazka.
Gura genuen jatekoaren presentzia, higuingarri gertatuko zaigu, eta, hori da, Nazka eta Gohaindura deitzen duguna. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 347. orr.
Hango hutsaldiaren ondotik gohaindura sendi zuen, eta nazka berdin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 143. orr.
Halako gohaindura bat ematen zidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 164. orr.
Orduan hasiko baitzaizkio asperrak, nazkak, gohaindurak eta...loa galtzeak. Herria 2004-09-30