Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jakina, lana da barrandan ibiltzea, baina nik gogoz egiten dut... Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.
Ez da dudarik gogoz emaiten zuela bertzek asmatu zutena. Herria 2005-03-10
Gogoz arnastu nuen gaueko aire hotz garbia, Maupassantek gogoz onartu zuen egitarau gogor hori, eta zinez bete ere, bete zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 275. orr.
Gogoz ari dira laurak jotzen, bidaiaren nekea musikaz uxatu nahian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 160. orr.
Denek gogoz irakurri dute. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 15. orr.
Haren hitzaldia osorik aditu zutenek gogoz egin zuten barre. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 225. orr.
Ordurako gustura ari zen hura ere eta gogoz saiatzen zen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.
Hassanek, gogoz saiatuta ere, ez zuen inon lanik aurkitzen. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 32. orr.
"Wi-nni-peg-wi-nni-peg-wi-nni-peg", zioten orduan ere, baina kementsu, gogoz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.
Eta atseginez eta gogoz egingo zukeen San Petersburgen jatekoa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 213. orr.
Lagunari uzten dizkio bere esku guritxoak, eta gizonak grinaz eta gogoz igurzten ditu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.
-Ez daiteke -esan nion gogoz-. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 75. orr.
Atera hurbildu nintzen, bihotza gogoz taupadaka. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.
· Gogoz baino gogozago libertitzen naiz miseria horiekin. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 316. orr.
Nabaria zen zerbait esateko gogoz zegoela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.
Jakin-minez eta ikasteko gogoz beteriko haurra. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 25. orr.
Ezpata zorrotik atera, eta bere semeak akabatzeko gogoz irten zen gelatik. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 153. orr.
Neu ere zerbait jateko gogoz nengoen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 197. orr.
Hiruren aurrean zutik zegoen Demba, amorruz arnaska, mehatxu-egarriz dardarka, hilketa-gogoz irakiten, baina halere ezinduta, eskas, denen irrigarri. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 191. orr.
Gazteturik ikusten nuen, bizi-gogoz beterik, nerabe bat bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.
Eta ez noski nire gogoz, zeuk hala eskaturik baizik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 157. orr.
Eta gu geure gogoz karga-min horien azpira amilduak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.
Herr Piper hura batere interesatzen ez niri, bere gogoz eta konbentziturik Ekialdeko Alemanian bizi den tipo bat, izan ere... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.
Gomitarik ez ukanik ere, "Demoak" beren gogoz hurbildu dira aurkezpen horretara. Herria 2002-11-28
Gurasoek euren gogoz ematen al dizkiete seme-alabak bitartekariei? Berria - Gaiak 2004-04-16
Gogoz kontra dutxatzen edo bainatzen ginen orduan, baina gaur geure gogoz uzten diogu bidea zabalik garbiketa antiseptikoari, garbiaren garbitu-behar paranoikoari. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.
Arnasaldi bakoitzean gogoz (buruz) egin behar da otoitz. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 147. orr.
Han eta hemen aditzen hasiak ziren iraultzako kantuak gogoz ikastera bortxatuko ote zituzten? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 129. orr.
Gogoz bazekien Rousseau-ren Le contrat social obrako ahapaldi bat atera zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 163. orr.
Eusebiok, gainera, alemanen mugimendu guziak gogoz ikasiak zituen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 21. orr.
Eman dezagun mila direla inork behartu gabeko eta gogozko nire irakurleak. Haurdunaldia gogozkoa denean, hori eta gehiago jasateko prestatzen gara, prestatzen dugu geure burua. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 70. orr.
Gogozko tokian maldarik ez delakoan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 92. orr.
· Han ikusi nuen nekearen nekez biziaz etsi dutenen sarraski higuingarri beren gogozko hura. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 371. orr.
Osabaren gogozko itxialdi hura. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.
Baietz erantzun zion, latz, gogoz bestera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.
Ziurrenik ere bertan behera utziko zuen dena, gogoz zein gogoz bestera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.
Zakuari atzeko aldetik eusten zegoen lagunak txanda eskatu zion, eta gogoz bestera luzatu zituen besoak alboetara. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 53. orr.
Kontakizun honek aspaldi izan zuen hasiera eta gogoz bestera narama. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.
Zantarkeriak gogoz bestera eta konpultsiboki botatzea (koprolalia). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.
Gogoz beste hitz egin zuen Elizabethek: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.
Eta beti itzultzen naiz haietara, gogoz kontra bada ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 340. orr.
Aski asperturik nengoen gogoz kontra onartutako lanaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.
Umeek gogoz kontra joateko itxurak egin zituzten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 189. orr.
Aurpegieran ezagun zuen gogoz kontra ari zela. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.
Faroletako argiak gaua indarrez eta gogoz kontra etorrarazi balu bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.
Zeren hemen gogorik gabe edo gogoz kontra gauza asko egin daitezke, baina bizi inolaz ere ez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.
-Berorrek erraza du -erantzun zion emakumeak-, bai neure gogoz bai gogoz kontra lor dezake hori. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 241. orr.
Gogoz kontra egiten nuena, aldiz, egin baino gehiago jasan egiten nuela ikusten nuen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 222. orr.
· Baina, jauna, zure gogoz kontra bada ere, norbaitentzat idazten duzu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 197. orr.
Bi bider hartu ninduen, hala ere, loak, nire gogoz kontra, segundo batzuetan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.
· Hortik aurrerakoak Brown jaunaren guztiz gogoz kontrara gertatu ziren Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 75. orr.
Ihesi nenbilela ohartu naiz, gogoz kontrako bidea egiten. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 174. orr.
Gogoz kontrako ibilera nekatua zekarren. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.
Gogoz kontrako aginduren bat. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.
Bonenfant doktorea isildu zen, eta gogoz kontrako ahotsez jarraitu zuen gero: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 148. orr.
Ez da bortxaketa, ez zehazki, baina gogoz kontrakoa edozelan ere, barren-barreneraino gogoz kontrakoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.
Borondatezko bezeroak urritzen hasiak omen zituan eta gogoz kontrakoak bilatzeari lotu omen zitzaioan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.
Sentimendu gogoz kontrako eta ezezagun batek. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 405. orr.
Ez bada amore eman edertasunak sortu eta bertuteak justifikatzen duen sentimendu gogoz kontrako bati. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 95. orr.
Eguneko uneetatik gogoz kontrakoena izan zen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 123. orr.
alde egiteko gogoz (4); aritzeko gogoz (6); aurre egiteko gogoz (4); bai gogoz (6); baina gogoz (10); bat gogoz (10); bat gogoz kontra (6); bere gogoz (47); bere gogoz kontra (13); beren gogoz (9); bihotzez eta gogoz (4); bizi gogoz (4); da gogoz (6); edo gogoz (10); egiteko gogoz (43); emateko gogoz (9); entzuteko gogoz (4); erakusteko gogoz (7); ere gogoz (10); esateko gogoz (6); eta gogoz (112); eta gogoz gainezka (6); eta gogoz kontra (17); euren gogoz (7); ez gogoz (5); ezagutzeko gogoz (4); geure gogoz (5)
gogoz ari (9); gogoz barre (4); gogoz behartsu (9); gogoz behartsu direnak (5); gogoz beste (4); gogoz bestera (15); gogoz beterik (5); gogoz dago (22); gogoz dagoela (5); gogoz daude (5); gogoz daudela (5); gogoz dira (5); gogoz egin (13); gogoz egingo (7); gogoz egiten (5); gogoz egongo (4); gogoz ekin (12); gogoz ekin zioten (4); gogoz ekingo (5); gogoz ere (9); gogoz eta (63); gogoz eta bihotzez (4); gogoz eta ilusioz (7); gogoz gainezka (20); gogoz gaude (9); gogoz gaudela (4); gogoz geratu (7); gogoz hartu (13); gogoz hartu zuen (4); gogoz hartuko (6); gogoz hasi (5); gogoz heldu (5); gogoz heltzen (4); gogoz ikusten (7); gogoz ikusten dut (4); gogoz irten (4); gogoz itzuli (7); gogoz itzuli da (4); gogoz jardun (4); gogoz jokatu (5); gogoz kontra (231); gogoz kontra bada (10); gogoz kontra baina (8); gogoz kontra bazen (16); gogoz kontra egiten (4); gogoz kontra eraman (5); gogoz kontra ere (4); gogoz kontra izan (4); gogoz kontrako (23); gogoz kontrakoa (4); gogoz lan (5); gogoz nago (11); gogoz nengoen (7); gogoz onartu (6); gogoz onartuko (4); gogoz saiatzen (5); gogoz zegoela (4); gogoz zegoen (9); gogoz zeuden (5)
hain gogoz (6); hartzeko gogoz (10); hasteko gogoz (14); hitz egiteko gogoz (5); ikusteko gogoz (10); irabazteko gogoz (5); itzultzeko gogoz (11); jakiteko gogoz (5); jarraitzeko gogoz (7); jartzeko gogoz (5); jateko gogoz (5); jendea gogoz (5); joateko gogoz (4); jokatzeko gogoz (14); nahiz eta gogoz (5); neure gogoz (10); nik gogoz (4); nire gogoz (7); nire gogoz kontra (6); oso gogoz (4); sartzeko gogoz (6); taldea gogoz (5); uzteko gogoz (4); zeure gogoz (4); zuen gogoz (11)