Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gogortze iz gogor edo gogorrago bihurtzea, gogortasuna hartzea edo ematea.
Bat ohitu egiten da gauzen gogortze honetara, eta ez zara harritzen mingarritasunaren muturrera iritsi zarela uste duzunean mingarritasun oraindik are mingarriagoa jasateko gauza zarela ohartzen zarenean. Berria - Kultura 2004-11-20
Orok erakutsiz badugula ez uko egin nahi eta gogortze bat, etsimenduari amor emanen ez diona baina bai xutitu eta aintzinaldea lehen edukitzeko gogoa. Herria 2001-06-21
1980ko hamarraldiaren bukaeraz geroztiko diru-politiken gogortzeak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.
Justxenkoren aldekoen jarrera gogortze berri honek. Berria - Mundua 2004-12-01