Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogortzaile 1 iz gogortzen duena.

Eta izotz gotorra, uren gogortzaile handi eta ibai irrikatsuen nonahiko oztopo.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.

2 ile-gogortzailea.

Eta ilajea [...] gibelaldera orraztua zuen eta gogortzailez oratua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

3 ile-gogortzaile ilea gogortzeko produktua.

Ile-gogortzailea emana zuen; ileko artesia xuxen-xuxen egina.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.

Dutxan sartzen da ile-gogortzailea kentzeko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 167. orr.

Bere burua, ile-gogortzailez igurtzia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.

Kotoizko galtza lasai batzuk jantzi eta makillajea eta ile-gogortzailea kentzen ditu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 122. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus