Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gogortxo 1 izond gogor samar.
Izkribuaren tankera gogortxoa zen: gerlan geundela, ia-ia izterraz sendaturik nengoenez, besterik gabe men egitea zegokidala. Txillardegi «Putzu», 1999 - 259. orr.
Hasiera gogortxoa izan bazitzaion ere, diru irabazten hasi zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 142. orr.
· Barkatuko didan gogortxo hitz egin badinat, baina..., neska, nire onetik ateratzen naun. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 114. orr.
Gero sokaz lotu zuen mastara, eta, azken korapiloa egin aurretik, galdetu zion-: Gogortxo agian? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 139. orr.
2 gogortxo egin zaio ad ik gogor 14.
Gogortxo egiten zait ulertzea hori, garai honetan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 85. orr.