Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neguan, hotzak likido den guztia gogortu duenean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.
Alkandoraren paparrekoa almidoiz ondo gogorturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 335. orr.
Gominaz gogortutako ileak, motz-motzak, atzeraka orraztuak. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 82. orr.
Haren aurpegi zurbila, eta haren hortz zuriak oxta-oxta agertzen zirela heriotza ubelduak gogorturiko ezpain moreen artetik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 107. orr.
Eta ondoren, [burdina] bigunduta eta gurituta dagoenean ur hotzetan hozten bada, berriro gogortu eta hasieran zuen kalitate hartara itzultzen da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.
Bere etxeko ate aurrean andre judu zahar bat omen zegoen hotzak gogortuta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.
Geldi egoteak hezurrak gogortuko zizkiolakoan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 102. orr.
Orduan zilborraren kontra bere zakil sendoa gogortzen nabaritu nuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 50. orr.
Itsasoak zaildu eta gogortuko hau...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.
-Bazakiat -gogortu zitzaion begitartea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.
Catherinek gogortu egin zuen aurpegia. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 117. orr.
Asmo itsu horrek gogortu eta zikoiztu egin zuen azkenerako, errukigabe bihurtu zen bere buruarentzat zein besteentzat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.
Gorrotoak gogortzen zion izpiritua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.
Horregatik izaten da gero eta handiagoa zigorrak gogortzeko premia. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.
Gerla gogortzen ari zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 98. orr.
Nire sexua taupadaka zebilen guztiz erotuta, baginako sarreraraino jaitsi nuen dardaragailua eta ferekatzen hasi biribil txikiak eginez, eta taupadak gogortu ahala, sartuz joan nintzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 101. orr.
Hormazko geruza gogortuaren azpian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.
Haren eskuetako azalean zartadura sakon eta gogortuak ageri dira. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 182. orr.
Ahoan ezin edukizko karkaxa lodi gogortu baten pare dela sentituz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.
On egin dio ur honek nire beso handitu eta gogortuari. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 97. orr.
Odolera ohitutako anima gogortuetatik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.
Infernuko esklabo gogortua nintzen ordurako. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 122. orr.
· Xafla zabaleko sable kako bat eskuan, arma zuri damaskinatu horietako bat, Karxiko eta Hissarreko armagin entzute handikoek gogor-malgutua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 317. orr.
Baina egia hutsa zena ipuintzat hartu zuten, bihotz-gogortu egin ziren eta ez zioten kasurik egin nahi izan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 298. orr.
Hainbesteraino bihotz-gogortu ziren, ezen batak bestearen inbidia izaten hasi baitziren, elkar haserrarazten eta albokoa baino gehiago izan nahian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 929. orr.
Jainkoak nahi duenari dio erruki eta nahi duena uzten du bihotz-gogortzen. Elizen arteko biblia Erm 9,18
Has hadi esker ona agertzen, kondenaren berri eman ezinak ez din-eta bihotz-gogortzeko eskubiderik ematen! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 200. orr.
Giltzurrunak gogortuxe zeuzkanez berak gerria makurtzeko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.
Bat ohitu egiten da gauzak geroz eta gogorrago bihur daitezen; harritzeari uzten dio batek, gogor baino gogorrago zena are eta gogortzenago dela ikusteaz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 280. orr.
araudia gogortu (3); asko gogortu (8); asko gogortu zen (3); baldintzak gogortu (8); baldintzak gogortu egin (4); bat gogortu (4); begirada gogortu (3); bizi baldintzak gogortu (3); defentsa gogortu (11); defentsa gogortu zuen (7); egoera gogortu (3); ekintzak gogortu (5); erabat gogortu (4); erasoaldia gogortu (3); ere gogortu (5); errepresioa gogortu (3); eta gogortu (14); eta gogortu egin (6); eta gogortuak (3); ez gogortu (4); ez gogortu bihotzak (4); gogortu baino (3); gogortu baino lehen (3); gogortu bihotzak (4); gogortu da (6); gogortu dela (7); gogortu dira (3); gogortu du (5); gogortu duela (3); gogortu egin (81); gogortu egin da (4); gogortu egin dela (6); gogortu egin dira (11); gogortu egin ditu (8); gogortu egin du (6); gogortu egin dute (4); gogortu egin zait (4); gogortu egin zen (8); gogortu egin ziren (4); gogortu egin zitzaion (5); gogortu egin zuen (3); gogortu eginen (4); gogortu eginen dituztela (4); gogortu egingo (13); gogortu egingo dira (3); gogortu egiten (27); gogortu egiten da (6); gogortu egiten dira (5); gogortu egiten zitzaion (3); gogortu eta (18); gogortu nahi (5); gogortu ondoren (3); gogortu zen (7); gogortu ziren (4); gogortu zituen (4); gogortu zituenetik (3); gogortu zitzaion (4); gogortu zuen (17); gogortu zuten (9); gogortu zuten etapa (3); izaera gogortu (3); izugarri gogortu (4); jarrera gogortu (5); legea gogortu (4); nabarmen gogortu (4); neurriak gogortu (11); neurriak gogortu zituenetik (3); partida gogortu (5); politika gogortu (4); protesta ekintzak gogortu (3); zigorrak gogortu (7)
baldintzak gogortuko (3); borroka gogortzeko (3); eta gogortuko (4); eta gogortutako (3): borroka gogortzea (6); eta gogortzeko (3); gogortuko da (5); gogortuko dira (4); gogortuko direla (3); gogortuko ditu (4); gogortuko dituzte (4); gogortuko dituztela (4); gogortuko dute (4); gogortuta eta (3); gogortuta ohean (3); gogortzea erabaki (4); gogortzea eta (5); gogortzearen alde (3); gogortzeko aukera (6); gogortzeko deia (5); gogortzeko deia egin (3); gogortzeko prest (3); gorputza gogortuta (3); gorputza gogortuta ohean (3); kontrako borroka gogortzeko (3); mobilizazioak gogortuko (4); mobilizazioak gogortzeko (3); neurriak gogortzeko (4); protestak gogortuko (5); zigorrak gogortuko (3); zigorrak gogortzea (9); zigorrak gogortzeko (7); zigorren gogortzea (3)
behakoa gogortzen (3); ere gogortzen (3); eta gogortzen (5); gogortzen ari (24); gogortzen ari den (4); gogortzen ari dira (4); gogortzen ari direla (3); gogortzen ari zen (5); gogortzen ditu (3); gogortzen du (6); gogortzen eta (6); gogortzen hasi (5); gogortzen hasten (3); gogortzen zituen (3); gogortzen zitzaiola (3); gogortzen zuela (3); gorputza gogortzen (3); immunitate sistema gogortzen (3); neurriak gogortzen (3); nola gogortzen (3); sistema gogortzen (3); sistema gogortzen du (3)