Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogorkeria (ETCn 416 agerraldi) iz indarkeria; gogortasun gaitzesgarria.

Sindikalista lankideen ausiki zital eta gogorkeriei buru egiten saiatzen zenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 203. orr.

-Eta gogorkeri arrastoak, ubeldurak, arramaskak...?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Krimenaren ikerketek zenbait gogorkeria eskatzen du: giza justiziak gaiztakeriari egiten dion gerra da hau.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Bere aitaren gogorkeriaren testigantza eman, eta azkenean ostatu hartu zuen oskigile baten gelazuloan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 81. orr.

Gizarte periferikoak ordu arte gogorkeriaz tratatu zituen sistema batetik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Bihur dadila bakoitza bere bide gaiztotik atzera, eta utz ditzala gogorkeriazko lanak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 164. orr.

Epailearen bihotz-gogorkeria salatu ondoren.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

Eztabaidan jarduteko, esate baterako, abortuaz, eutanasiaz edo terapia-gogorkeriaz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gogorkeria (4); eta gogorkeriaren (3); eta gogorkeriaren (3); gogorkeria eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus