Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gogorazio iz oroitzapena; gogoeta.
Haren gogorazioak, edo haren gogoetek inguraturik ginduzkan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.
Bakarrik, erdi eroturik, abaildurik sartu nintzen gelan, eta ezeren gogoraziorik gabe, ezertarako indarrik ez nuela jausi nintzen besaulkian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.
Bat-batean, ordea, Patxiren gogorazio guztiak aienatu zitzaizkion, polizia furgoi hotsa entzun baitzuen urrutira. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 58. orr.
Gogorazio honen ildotik, berehala ohartuko ginen Kafkaren gutunak [...] ez zirela denak gelako bakardadean idatziak izan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 71. orr.