Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogorapen iz gogoratzea; gogoratzen den zera.

Bihotzeko gazteluaren sendotasuna ziurtatzeko, gogorapen eta nahi santuetan saiatzen naiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1057. orr.

Ohea emeki kulunkatzen da uraren gainean txalupa bat izango balitz bezala, ur amniotikoaren gogorapena beharbada.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Posible al da tristurak atzean uztea, oroitzapen bakoitza geografia diferente bati al dagokio, geografia horretatik aldentzen garenean gogorapen horietatik ere urruntzen al gara.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.

Fernandok gogorapen argiak ei zituen Gerra Zibileko egun haietaz.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 50. orr.

Hor ariko naiz, iratzargailuaren begirada fluoreszentearen mehatxupean, zorioneko ideia, imajina edo gogorapenarekin bueltaka. Nire oinarrizko [...] aritzea gogoetetan, gogoetan, gogorapenetan datza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus