Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gogoramen 1 iz gogoratzea, gogorapena.
Gogoramenak ahazmena dakar berarekin, eta ahazmenak gogoramena, gauak ez luke zentzurik egunik ez balego, eta egunak gauaren beharra du, den bezala izateko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 202. orr.
Baina bitarteko aldi goibelaz ez dut gogoramenik, ez behintzat gogoramen zehatzik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 28. orr.
Misterio baten gogoramenak traba egin ez diezaion bestearenari. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 91. orr.
2 gogoratzeko ahalmena.
Ea irudimena kontzientziarekin lotuta gogoramena, asmamena, bereizmena eta agian adimena eta arrazoimena ere ez ote den. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 230. orr.