Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
CHCS desagertu egin zen, eta txirrindularia izaten saiatzeko gogogabetu nintzen. Berria - Kirola 2004-03-16
Hitz haiek entzutearekin, Kirxa gogogabetu egin zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.
Sentipena neukan zauriok ez zituela batere gustuko, ez zutela pozten, bazirudien gogogabetu egiten zutela. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 199. orr.
Argi dago, zaleen babesa garrantzitsua dela, laguntzarik ez izateak edo txistuak entzuteak erabat gogogabetzen zaituelako, hankak moztu egiten dizkizu. Berria - Kirola 2004-10-09
Orduak eta orduak eman nitzake gerrak ekartzen dituen zorigaitzak kontatzen, baina horrek are gehiago gogogabetuko ninduke oraindik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 91. orr.
Apurka, ordea, ezer lortzen ez zutela ikustean, gogogabetuz joan ziren. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 147. orr.
Egia da sexu harremanetarako guztiz gogogabetua utzi ninduela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 236. orr.
Arropa bustia eranztea ere nekeza egin zitzaidan, hain nengoen ezer egiteko gogogabetua. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 148. orr.
Nahiz eta ezeri erreparatzeko guztiz gogogabetua sentitu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 18. orr.
Sorgorturik eta gogogabeturik bezala zirudiena borrokan ikusi nuen bere buruarekin. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 79. orr.
-Beharko egin -onartu zion Xabik, gogogabetuta. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 120. orr.
Ume gogogabetu, haserrekor eta muker bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 331. orr.
eta gogogabeturik (3); guztiz gogogabetua (3)