Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogoetagarri 1 izond kezkagarria.

Gauzaño bat frango gogoetagarria dena, aurtengo hautua egiteko bozkatzean Parise bere espantu guziekin ez dela bigarren jalgi, Pekin-en ondotik, bainan hirugarren, Toronto-ren gibeletik eta gainerat hein bat urrun...  Herria   2001-07-19

Bainan Otegi-ren funts hortan itzalean ezartzea, ez badu luze iraun ere, gauza gogoetagarria izan da oraiko giro berri hortan...  Herria   2005-06-02

Egun hotan agertu dituzte konduak aurtengo lehen sei hilabeterentzat nun zonbat ohointza eta lan tzar egina izan den eta xifreak guziz gogoetagarriak dira!  Herria   2001-08-09

Gogoetagarri dela ikustea hoinbeste etxe kasik alde bat hutsak gelditzen direla.  Herria   2004-11-11

Horiek oro untsa gogoetagarri dira zinez geroari buruz.  Herria   2004-04-22

Sujet horren karietara deus berririk ezin erran ere nizuke, arrunt gogoetagarria zaidan gertakari bat agitu ez balitz, ikarabide ala esperantzabide ote den oraino ez dakidana.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 73. orr.

2 gogoeta eragiten duena.

Badirudi bizkitartean hizkuntza guztien mugak eta ezinbesteak nolakoak diren ere bazekitela Bibliaren irakurleek, zeren hor baitzuten gogoetagarri Babeleko dorrearen alegia eta hizkuntzen nahasketaren azalpena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 179. orr.

Batto kausitu dut biziki gogoetagarria, frantsesez untsa polliki idatzia, hauxe ziola : "Eliza eder hau ere Jainkoaren etxe..."  Herria   2001-05-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gogoetagarria (3); gogoetagarri baita (8); gogoetagarri da (6); gogoetagarriak dira (3); untsa gogoetagarri (11); untsa gogoetagarri baita (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus