Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste bat zen, esan dudanez, nire gogoetabidea: nola obra bikainak sortu dituenak egin ditzakeen askoz lan kaxkarragoak ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 47. orr.
Dudaz duda, azkeneko oharraren komenigarritasuna ere izan nuen gogoetabide. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.
Aipatu ditudan egile guziek "higidura eta oreka" gaia izan dute gogoetabide, alta joera ezberdinez erantzun diote, arte garaikideari bakoitzak hoberena demaiola nasaiki. Herria 2005-07-28
Eta gogoetabide horri segituz, berdin esan daiteke pobreak garela oso, kaian altzamai bat bera ere ez dugulako. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 48. orr.
Ekonomia politiko klasikoak eratutako truke librearen aldeko gogoetabidearen aurrez aurre, XIX. mendearen erdialdean, kontrako teoria hasi zen osatzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.
Gogoetabide erlijiosotik abiatuta, aurrera begira itxaropenari lekua egin zion Uriarte gotzainak, «herri baketu bat amesten duen herritar askok itxaropen biziz ikusten du etorkizuna» esanez. Berria - Euskal Herria 2004-09-10
Batasun politikoa burutu gabea zuen Alemania zatikatuan izan zuen erantzunik indartsuena gogoetabide liberalak, Friedrich List-ek idatzitakoaren bidetik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.