Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogobetetasun iz gogobetearen egoera.

Leandroren aurpegiak gogobetetasuna adierazten zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 184. orr.

Ez daki tutik ere zer esaten ari ote den, baina lantzean behin etenak egiten ditu eta entzuleen adostasun-marmarrak entzuten dira; haien artean, zahar eta gazte, gogobetetasun isil bat sumatzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.

Abuztuko igande arratsalde horretan bere itxura freskoari zerion gogobetetasun alaiak lekutan uzten zuen bere ohiko izaera itzaltsu eta adierazgabea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.

Zehaztasunez zerbait kontatu duten adineko pertsonen gogobetetasun bereziaren durundia du ahotsean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 166. orr.

-Ehizaldietako une berezia izaten zuan hori -esaten du jeneralak, adituaren gogobetetasunez-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 157. orr.

Gogobetetasunezko sentimendu batek hartu zuen eta arreta handiagoz entzun zituen gizonaren hitzak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus