Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ideia gogobetekoa egin zitzaien, baina ezin, bada, hura mamitzeko baliabideetan ados etorri. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.
Aukera batzuk banituen, baina gogobetekorik, ordea, ez. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 14. orr.
Geure baitara bildu beharra dugu sekula etekin gogobetekorik emango ez digun gure lanerako. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.
-Ez duzu uste gaurko arteari ere horrelako zerbait gertatzen zaiola, modernitateak ezinbestekoa duela eklektizismoa? -galdetu nion, erantzun gogobetekoren baten itxaropenik gabe. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 110. orr.
· Ibilalditxo bat egin dezakezu, eta baietz zure gogobetekoa izan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 256. orr.