Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Askatasun transzendentalari buruzko galdekizunak jakintza espekulatiboa baino ez du ukitzen, eta guk axolagabe gisa alde batera bazter dezakegu arlo praktikoaz ari garenean, eta honi buruzko argiketa gogobetegarria arrazoimen hutsaren antinomian aurki daiteke. Arratsalde bateko lan gogobetegarria, hordigarria, mendeku oro bezala. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 271. orr.
Jakite behin-betiko eta gogobetegarrian ez dago deusen gose-egarririk eta gogorik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.
Museozain edo dena delako hark, nire egonezinarekiko guztiz axolagabe, bere edontzi hustutik nire edontzi hustura eraman zuen bere begirada harroa, patxada gogobetegarri batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.
Isiltasun-egunak asteko unerik ederrenak eta gogobetegarrienak bihurtzen dira. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 295. orr.