Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogobete, gogobetetzen 1 da/du ad gogoa bete, ase.

Erakusten digu bakoitzari, bestalde, izaten dugunaz gogobetetzen eta lagun hurkoaren laguntzen. Jainkoarekin berarekin gogobetetzen ez den gizakia nola gogobete daiteke Jainkoaren kanpoko nahiz barruko ondasunekin?  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 233. orr.

Urtebete baino gehiagoz izan da haren bezeroa; erabat gogobetetzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 7. orr.

Hasieratik gogobete zuen, behar zuen huraxe aurkitu zuen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.

Europako 450 milioi kontsumitzaileen interesak gogobetetzeko legedi modernoa, malgua eta eraginkorra.  Berria - Ekonomia   2004-01-21

Gogobeterik bizi dituk, halako gisaz non ez baitute elkarren beharrik izaten ez eta Jaungoikoarenik ere.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 108. orr.

Eta ni, gerratik ere bizirik atera ninduan-errepikatzen du gogobeterik-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 196. orr.

Alferkeriak eman lezake erakargarria dela, baina lanak bakarrik gogobetetzen du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 337. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Goizean izandako inpresio gogobete bera sentitu nuen baltsamatzearen liburuko azal eta bizkarreko letra urre-koloreak hatz-puntez ferekatzen hasi nintzenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Horregatik, arrazoimena teoria sofistikoetatik askatze honek zailki lortuko du bere gogobete osorako behar den nabaritasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gogobeterik (3); gogobete osorako (3); gogobeterik utzi (4); gogobetetzen du (5); gogobetetzen ez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus