Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogoberritu, gogoberri(tu), gogoberritzen du ad gogoa, kemena berritu.

Zeren eta, ene amaren otoitzen bidez, Jainkoaren garaziak ukitu baininduen eta aldatu, baita gogoberritu eta biziberritu ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 344. orr.

Egoera horrek gogoberritu ditu Bidasoako jokalariak, eta Ciudad Realen aurka dakiten guztia emateko prest izanen dira.  Berria - Kirola   2004-10-27

Ikuskizunak gogoberritua, nerau ere saiatu nintzen gorpuarengana, lurra jotzen ari baitzen jadanik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.

Gogoberriturik, irribarrea ezpainetan, lagunak agurtu, eta haiekin batera lotu zitzaion itzulbideari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.

Asteburuko atsedenaz gogoberriturik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus