Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogoberotu, gogobero(tu), gogoberotzen (orobat gogo berotu) da/du ad kartsutu.

Nahiak Ikuskari horrek ernatu zizkidalarik desirak, halaber gogoberotu zizkidan behakoak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.

Husain Kirxak gogoberotu zuen Abas Al-Helu armada britainiarrean sar zedin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 149. orr.

Nekerik gabe lortutako paradisuak ez du gogoberotzen sinestuna.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

Zuzendari jaunak haur bat bezalatsu gogoberoturik azaldu eta erakutsi zidan makina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Bozkario argitsu bat hazten eta handitzen ari zitzaion, unetik unera, bere baitan, eta hain zegoen gogo-beroturikk, non arnasari buelta eman ezinik geratu baitzen une luze batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 98. orr.

Horretan saiatzen da, beraz, Klara: "bidea" bere edertasun eta erakargarritasunean aurkezten; "bidea" bizitza praktikoan zehazten; "bidea" egitera ahizpak gogoberotzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus