Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itxura garratz horrek ez du inolako gogoberotasunik ezkutatzen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 47. orr.
Ez zituen partekatzen, bertan egonagatik, hasiberritako nire gogoberotasun haiek; harritu egiten zuten, aitzitik, eta apur bat gogaitzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.
Juliori higuingarri gertatzen zitzaion bortitz eta grinazkoa zen oro: abertzaletasuna, gerra, gogoberota sun politiko edo soziala. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.
Aldarrikatu zituen emaitzek jakin-min izugarria sortu zuten 1886an bere monografia argitara eman zuenean, eta gogoberotasun terapeutikoaren uholdearen pean ez zitzaion kontuan hartu bere arinkeria, gupidarik eza eta, apika, desoneskeria. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.