Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gogarte iz pentsatzea, zerbait gogoan erabiltzea edo hausnartzea.
Haren gaixotasunaren berri izan zuenean, otoitz egiten hasi zen haren alde; eta gogarte-otoitzean debozioz eskatzen zion Jainkoari gorputzeko osasuna bihur ziezaiola anai Jakobori, honen arimarentzat onena hori baldin bazen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1041. orr.
Bere gogartearen eta burutazioen menpean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.
Halako zerbait zuen Mikelek gogartean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.