Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogara 1 adlag (norbaitek) atsegin edo gogoko duen erara.

Pianofortea pianoari hasieran eman zitzaion izena dela, klabea ez bezala gogara jo zitekeelako, nahi zenean piano, ahul alegia, eta nahi zenean forte. Eta arnasa hartu ere kamera geldian bezala egiten zuen, nahiz eta etenaldirik gabe, gogara nolabait esan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

Hari entzutea Beethovenen bederatzigarren sinfonia entzutea baino gogarago nuen nik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 135. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Horrez gainera, neure gogara aztertzen ahal nuen halatan begitarte xarmant hura, malkoen lilura ahaltsuaz are ederragotua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.

Etorri nigana beldurrik gabe nahi duzun guztietan eta alde egin nigandik askatasun osoz, zeure gogara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 308. orr.

Mutilaren oharkabean, bere gogara begietsi du Leirek.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 83. orr.

Presondegian, nonbait, oso bere gogara sentitu zen, behingoz ongi eta bakean bere buruarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 249. orr.

Sasi, lahar eta zakardietan basurdea bere gogara bizi da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 113. orr.

Bere lagunek taldeko buru hautatu zuten, gastuak bere gogara egin zitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 496. orr.

Ingalaterran, alabek maiz hausten dute legea eta beren gogara ezkontzen dira, gurasoei aholku eskatu gabe.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 100. orr.

Legegileak irainduaren gogara uzten baitzuen ordaina jasotzea edo ez jasotzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 291. orr.

Nork bere egoitza alda dezake, norberaren gogara.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 81. orr.

3 gogarako izlag

Joan diren gabonotan jendearen gogarako kolorea gorria izan da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 136. orr.

Sortaldeko Asian zakurkia oso gogarakoa dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 39. orr.

4 gogara egon

Iduritu zitzaidan ezen osaba Joanikot gogara zegoela, eta aita ez hainbertze, nahiz eta desgogara ere ez zegoen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 68. orr.

· Eta presuna herabeti hura are bere gogarago egon zedin, nihaurk ere hura bezain durduzaturik nirudien.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 228. orr.

Bere gogarenik zegoenean etorri zitzaion heriotza ate joka Erramuni, amets zuen herrixkara bizitzera joan berri zela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino gogarago (4); bere gogara (35); bere gogarenik (3); beren gogara (17); beren gogara ibiltzen (3); eta beren gogara (3); eta gogara (4); eta neure gogara (3); etsaien gogara (3); ezin gogarago (9); gogara erabil (4); gogara eta (4); gogara ibiltzen (5); gogara nengoen (6); gogara sentitzen (3); neure gogara (17); nire gogara (3); zeure gogara (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus