Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire arrisku sena lo zegoen, nonbait, goganbehartu beharrean harrotu bainintzen: "azkenik, norbait ohartua erredakzioan duten pagotxaz". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.
Goganbehartuta nengoen, berriak entzunda, orduan bezain sinesgaitz agertuko ez ote zen Potzolo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.
Ordutik, tradizioari buruzko ikuspegi etxezuloegiek bezainbat goganbehartzen naute kanpoederregiek, tradizioa ez baita oinordekotzan ematen zaigun zerbait, lan eta neke askoren ondoren irabazten hasten garen eta inoiz osorik lortzen ez dugun altxor bat baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.
Nire xalotasun goganbehartuari zor zaizkion desenkusak eta ordainbideak egungo egunean nik hartzen ditudala. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 453. orr.