Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goganbehar iz susmoa; zerbait arriskutsu edo kaltegarri gerta daitekeelako susmoak eragiten duen beldurrezko jarrera.

Andrei Ivanovitx beldurrak egon zen aurreneko egunetan, uste baitzuen burujabetasuna galduko zuela, gonbidatuak nola edo hala lotuko zuela, ohiko bizimodua eragotziko ziola edonolako aldaketak ekarriz, eta goitik behera irauliko ziola bere egunerokotasun hain ondo antolatua, baina funsgabeak gertatu ziren goganbehar haiek guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 396. orr.

Ibiltariaren edo baserritarraren keinu jator hura nire irudimenaren iruzurra baino ez zelako goganbehar absurdua izaten nuen, ibiltariak edo baserritarrak benetan diosalik egin ez zidalako susmo deserosoa, ez hark nire aurka ezer zuelako, ikusi ere egin ez ninduelako baizik, haren mundutik eta haren pertzepziotik at nengoelako.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.

Izan zitekeen, bai, baina ene barrenak maitasunezko gutunketa zela esaten zidan, eta goganbehar horrek iltze baten antzera zulatzen zizkidan bihotz-buruak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.

Morala oso aparte ez ote dabilen: goganbehar horrexek harrapatu nau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Nire eta haien arteko begirada-trukatze bakoitzarekin, tximistatxo bat horra, txiki-txiki baina atzemateko modukoa, mesfidantzaz eta goganbeharrez oratua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta goganbehar (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus