Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gogaitarazi, gogaitaraz, gogaitarazten du ad gogait eragin, asperrarazi.
Aurrerantzean ez nuen borroka gehiago egin, ez nituen gehiago gogaitarazi. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 187. orr.
Egia esateko, zentsura ez da batere gogorra, eta ia dena uzten didate irakurtzen, baina gogaitarazi egiten gaituzte beren komentario eta ohar guztiekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 234. orr.
Aurpegi hezurtsua zuen gizon handi bat eta ile beltz eta luzeko emakume bat elkarren aurka estutzen ziren, aurpegiaz, ezpainekin, gorputz osoarekin, denak gogaitaraziz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 88. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
gogaitarazi nahi (4)