Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
godo izond/iz kristautasunaren lehen mendeetan Erromatar inperioaren hainbat eskualdez jabetu zen herri germaniar bateko kidea; herri horri dagokiona. ik bisigodo.
Nazio godo, getiar, sarrazeno eta tartariarrek zanpatu egin zituzten batak bestearen atzetik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.
Erromatar legeak lege godoak baino itzal handiagoa zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 199. orr.
Godoen eta erromatarren arteko ezkontzen debekua kentzeko legea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 199. orr.
Godoen eta burgundiarren mendeko lurraldean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.
Hunoen eta godoen alegiak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 199. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
eta godoak (3); godoak eta (3); godoen eta (4); godoen eta burgundiarren (3); lege godoak (4)