Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

godalet 1 iz edalontzia.

Zamauak, paperezkoak; godaletak eta mahai-tresnak, plastikozkoak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 83. orr.

Eta itsas-haizeak aurpegia belztutako arrantzale batzuk hitzaspertuan, godalet lodiak harrigarrizko abiadan husten diren mahai baten inguruan.  Berria - Kultura   2004-12-26

Errioxako ardo zehargiz arradaz bete godaleta altxatzen zuen batek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 263. orr.

Beste Ducados bat sutu eta ardoz bete zuen godaleta berriro.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 29. orr.

Platera saldaz eta godaleta arnoz betetzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 110. orr.

Mizuno jaunak, godalet bat Coca orduro.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 18. orr.

Eta ardoa ere mahai gainean laga nuen, godalet hankaluzea ukitu gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.

2 dadoak botatzeko ontzia.

Dadoak godaletean sartu, berriro botatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

godalet dantza (4); godaleta eskuan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus