Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gobernari (487 agerraldi, 30 liburu eta 27 artikulutan; ETCn 3.067 agerraldi) 1 iz gobernatzen duen pertsona. ik gobernadore; agintari.

Desarme psikologikoaren prozesu honen onuradunak ez dira gobernariak edo gobernatuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.

Bere adiskiderik handienetako eginez eta gudalburu eta gobernari izendatuz ohoratu zuen erregeak Jonatan.  Elizen arteko biblia   1 M 10,65

-Gobernari berriek gustatzen ez zaizkien herri izenak aldatu omen dituzte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 223. orr.

Gobernari gorenak lege zibilak betetzetik libre utzi ditudala, baina juristen eskutik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 55. orr.

Cornwallisek... Gobernari-klase berria sortu zuen, indiar guztiak gobernu-postu gorenetatik baztertzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

Zesareara iritsi zirenean, zaldizkoek gobernariari gutuna eman eta Paulo aurkeztu zioten.  Elizen arteko biblia   Eg 23,33

Gobernari musulmanen zerbitzura zeuden ministro brahman eta beheragoko funtzionarioek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

2 lurralde jakin bat gobernatzen duen agintaria.

Indiatik Etiopiarainoko ehun eta hogeita zazpi eskualdeetako gobernariei eta herrialdeetako buruzagiei, nori bere hizkuntzan.  Elizen arteko biblia   EstGr 3,12

Hitza balio anitzekoa dela, Jainkoari, aingeruei eta Estatuen gobernariei dagokie.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 44. orr.

Gobernaria kargutik kendu zuen, hil honen hasieran herrialde horretan gertatu ziren sarraskiak eragozteko gauza ez zela izan argudiatuta.  Berria - Mundua   2004-05-19

Irango 27 eskualdetako gobernariek.  Berria - Mundua   2004-01-13

-Heldu Mikaiasi! eraman hiri-gobernari Amonengana eta Joax printzearengana.  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,26

· Bassillon plazako gobernari ernaiak ongi beterik zituen bihitegiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Ontziaren gobernaria ontzian dagoen bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.

Jainko madarikatu jauna, unibertsoko gobernaria.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.

• 3 izond. gobernatzen duena.

Arabiar musulman primitiboen klase gobernariari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 327. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus