Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gobernamendu 1 iz gobernatzea. ik gobernantza.

Printzeei eta gizonen gobernamenduan dihardutenei.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 41. orr.

Eredu berri horri gobernamendu edo governance deitu zaio -harreman-gobernutzat ulerturik betiere-, aginte publikoaren eta botere pribatuaren arteko mugak berrikusiko dituzten kudeaketa modu alternatiboak [...] planteatzeko ahaleginean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.

Gobernamenduak herrialde baten politika determinatzen duten baloreak, arauak eta printzipioak azpimarratzen ditu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 92. orr.

Gobernamenduak, horrela, gobernagarritasunari -hots, bere eginkizunak modu eraginkorrean betez gobernu batek bere erabakiak legitimatzeko duen gaitasunari- halako ukitu demokratiko bat ematen dio.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 91. orr.

2 gobernua.

Indiako gobernamendua neurriak hartzen ari da katu handiok babesteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 171. orr.

Iranen gobernamendua beti mehatxuka ari da.  Herria   2001-10-04

Frantses gobernamenduak erraiten du behar duela sailkapen hori ikusi Bruselarekin.  Herria   2003-02-20

Teherango gobernamendua.  Herria   2005-11-24

Frantses gobernamenduak erraiten du behar duela sailkapen hori ikusi Bruselarekin.  Herria   2003-02-20

Israelen, Benyamin Netanyahu ministro diruzainak demisionea eman du herri hortako gobernamendutik.  Herria   2005-08-11

Lur okupatzek ez dute ahultzen gobernamendua.  Herria   2005-09-29

Gaston Flosse hori, Chirac en adiskidea, zen aitzineko hogei urteetan ere gobernamenduaren buru izana jadanekotz.  Herria   2004-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beren gobernamendu (3); gobernamendu bat (3); gobernamendu edo (3); gobernamendua eta (3); gobernamenduak ez (3); gobernamenduak ez du (3); gobernamendurik gabe (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus