Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mezu bat utziko diot, erranez ahaide batzuen ikustera joana naizela eta goaita nazala. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 70. orr.
Aspaldi huntan goaitatzen ginuen gertakaria gauzatuko da. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.
Ez nian egunsentia goaitatzen ahal. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 191. orr.
Goaitatu zuen bere etxean zegoen soldadua lokar zedin, eta gibeleko leiho batetik atera zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 249. orr.
Baina ene arrapostua goaitatu ere gabe, aitzina segitu zuen, bat-batean grina handi pisu batek hartua balu bezala. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 148. orr.
Ez goaita azken mementoa izenen emaiteko. Herria 2005-09-15
Bertze guziek azken finalerdia guaitatu behar dute. Herria 2003-03-13
Erran gabe doa, hautetsiek ere goaitatzen dituzte aipatzen dugun inkestaren emaitzak. Herria 2003-03-27
Zaharragoek gaztetu arte beharko duzue goaitatu... Berria - Kultura 2004-03-26
Tupustez hil zen Ben Barka, ez baitzuen nehork holakorik goaitatzen. Herria 2001-07-12
Amerikanoeri mintzatu delarik, erabili ditu denek goaitatzen zituzten solasak. Herria 2001-09-27
Laborari ainitz goaitatzen ditugu mahaininguru hortara. Herria 2003-09-25
Ainitz goaitatzen zuten herri hortan errege gaztearen ganik, Hassan II-ek hain hertsiki atxiki gobernu giderrak poxi bat laxatuko zituela haren semeak. Herria 2001-01-18
Deusik goaitatzen, ez irriskatzen ordainik. Herria 2003-04-03
Aurten ere kopuru bera goaitatzen da eta behar bada gehiago. Herria 2003-09-11
Joanden urtean 6000 ikusliar pasatu ziren, aurten 7000 goaitatuak dira. Herria 2003-05-29
goaitatu zuen (4); goaitatzen dituzte (3); goaitatzen zuten (3)