Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiruzpalau morroik zaindurik eta begiraturik, aizto eta labanen orenaren goait. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 56. orr.
Kurioski munduko berrien goait nengoen, Elizaren etorkizunaz kezkatsu nintzen eta ez nintzen ohartzen ene ingurumenean gertatzen ari ziren gizare-aldaketei: gazteen ikara eta nahikeriak, emakumeen eskakizunak, langileen arrangurak eta beste. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 102. orr.
Baina gehiengoa Gehexan Jaurenea eta haren ilobaren artean gertatuko bide zen buruz-burukakoaren goait zegoen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 74. orr.
Desfilean zetozenak alde batetik, eta plazan goait eta begira zeudenak bertzetik, aise izanen ginen milaz goiti han juntatuak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.
Mementu haren goait balego bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 188. orr.
Gehiengoa Gehexan Jaurenea eta haren ilobaren artean gertatuko bide zen buruz-burukakoaren goait zegoen Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 74. orr.
Sagarroia bezain trinko eta ziztadun zegoela argi zen, lanjerra berriz nondik jaukiko zitzaion goaitan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 116. orr.
Horren goaitan, har itzazu nire doluminak zure oinordekoaren galeragatik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 459. orr.
Eta gü heben goaitan eliz(a) aitzinean. Herria 2001-07-26
Joantto etorri ondoko egunetan, herritar guziak haren joan-jinen goaitean egon ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 74. orr.
Handik laster, bide ertzeko zuhaitz batzuen gibelean gorderik goaitean zeuden. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 290. orr.
Ohoinak joan dira gero iheska, laugarren lagun bat goaitean zagon auto batean sartu eta berehala desagertu! Herria 2001-08-09
Beraz ez egon azken mementoaren goaitian, oraindanik prestatzen ahal delarik. Herria 2001-09-27
Gure txaloen goaitian direla irabazdunak. Herria 2003-11-27
Hiru oreneko erauntsi bortitza meza nagusiaren goaitean ginelarik. Herria 2002-08-15
horren goaitan (4)